Sanjuanetako txosnagunearen egitaraua argitaratu dute
Ekainaren 22an egingo da txosnen irekiera eta 24ra arte egongo dira ekintzak
2024/06/10
17:45
eta kitto!
Jaixak Herrixak Herrixandako plataformak San Juan jaiei begira txosnagunean antolatu duen programazioa argitaratu du. Ekainaren 21ean montatuko dtuzte hurrengo egunean irekiko dituzten txosnak eta, ondoren, ekintzaz beteriko hiru egun izango dituzte.
Musika, bazkariak, tailerrak, San Juan sua... Ekintza ugari prestatu dituzte, nahiz eta, euren berbetan, “ez daukagu merezi dugun txosnagunerik”.
Hurrengo irudian ikusi daiteke txosnagunearen programazioa: