Sanjuanetako urteroko herri-kiroletako lehiaketa izango da domeka eguerdian Untzagan

Sanjuanetako urteroko herri-kiroletako lehiaketa izango da domeka eguerdian Untzagan
2023/06/15 12:08
eta kitto!
Euskal Jaialdiak 28. edizioa biziko du domeka eguerdian gurean, iazko eguna errespetatuz, eta Jubilatuen Etxeko plazan antolatuko dute. Domekakoa, betiko lez, erakustaldiarekin hasiko da, motorrak berotzen joan eta, ondoren, lehiaketari eusteko. Aizkolariek hiru modalitateetan (esku batekin, abiaduran eta zutika) egingo dute lan eta Iparraldeko jokoentzako tartea ere izango da (lasto jasotzea, ingudea, atxurra etabar protagonista bihurtuz).

Lehiaketan hiru hirukotek hartuko dute parte, “aizkorarekin hasi, harri-jasotzearekin jarraitu, ondoren txingekin jardun, eta korrikaldiarekin amaitzeko” diote ...eta kitto!-ko antolatzaileek. Parte-hartzaileei dagokienez, Ane Zinkunegi eta Olaia Esnaola izango dira harriak jasotzen, Andoni Elizondo Iparraldeko jokoetan, eta aizkolarien seikotea Josean Etxeberria, Julen Mendieta, Goizeder Beltza eta Jexus Mari Mujikak osatuko dute, Alex Txikon eta Bihurrirekin batera.

Jaialdiaren iraupena ordu eta erdiren bueltan izatea aurreikusten dute.