Sanjuanetarako danborrak berotzen
Danborradako entseguetan parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da.
2025/04/08
09:11
eta kitto!
Maiatzaren 7an hasiko dira sanjuanetako danborradetan joko diren abestiak ikasteko entseguak, eta horretarako maiatzaren 14a baino lehen izena eman behar da. Saioak asteazkenetan izango dira eta ordubeteko iraupena izango dute. Haurrak 19.00etan hasiko dira, eta 20:00etan helduena. Esan bezala, lehenengo entsegua maiatzaren lehen asteazkenean izango da, eta azkena, aldiz, ekainaren 18an. Gomendatzen dute gutxienez 4 entsegutara joatea.
Haurren Izen-ematea
Helduen Izen-ematea