Sanjuanetarako egitaraua prestatzeko lehen bilera irekia zapatu honetan egingo da, 11:00etan Txaltxa Zelaian

Jaixak Herrixak Herrixandako jai-batzordeak deitu du.
Sanjuanetarako egitaraua prestatzeko lehen bilera irekia zapatu honetan egingo da, 11:00etan Txaltxa Zelaian
2026/02/25 12:05
Silbia Hernandez Arrazola

Sanjuanetako egitaraua prestatzen joateko asmoz, zapatuan (otsailak 28) egingo da lehen bilera irekia, 11:00etan Txaltxa Zelaian, Jaixak Herrixak Herrixandako Eibarko jai batzorde feminista, parte-hartzailea eta euskaldunak antolatuta. Azaldu digutenez, “bilera ireki hauetan sanjuanetako egitarau herrikoia denon artean lantzeko asmoa dugu eta, aste honetakoa lehen bilera irekia izango denez, sanjuanetako kokapen orokor bat egiteko baliatuko dugu. Bilera Txaltxa Zelaiko eszenatokian egiteko asmoa dugu, eta hurrengo bilera irekien deialdiak gure sare sozialetatik igotzen joango gara. Gure helburu nagusietariko bat auzolanaren kultura sustatzea da, eta denon parte-hartzearekin aurtengo sanjuanetan ere jai herrikoi, feminista eta euskaldunak antolatuko ditugu”.