Sanjuanetarako girotzen joateko moduko asteburua

Sanjuanetarako girotzen joateko moduko asteburua
2016/06/18 00:37
eta kitto!
Egun gutxi falta zaizkigu San Juan jaiak bete-betean ospatzen hasteko, baina dultzaineroek Estaziñotik Untzagara bitarteko kalejira hasi, eta txupinazoarekin jaiei hasiera ofiziala eman aurretik ere,  jairako prestatzen eta girotzen joateko moduko asteburua daukagu aurretik. Zapatu zein domekarako eskaintza jarraian irakur dezakezue.

EKAINAK 18, ZAPATUA

11:00/14:00 eta 16:00/20:00: Untzaga plazan, simulazio jokoen tailerrak (modelismoa, magia, eszenografia eta mahai-jokoak), Odisea elkartearen eskutik.

11:00: Astelena frontoian San Juan pilota txapelketa. Pilota eskolen partiduak, seniorren 4 1/2-ko eta binakako partidak. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa.

10:30/19:30: Arraten, XXXII. Extremadurako Herrialde-Elkarraldi Jardunaldia.

11:00: Hezkuntza Esparruan, San Juan XXVI. tiro txapelketa haizezko armekin. Antolatzailea: Dinbi-Danba.

12:00: Coliseo antzokian, Untzagako Jubilatuen Egoitzako abesbatzaren kontzertua. Sarrera: 2 euro.

Arratsaldean zehar, AI LAKET!!en eskutik BOTILTZARRA programa, alkoholaren prebentzioa gazteen artean.

16:00: Ipurua kiroldegian, Eibarko Hiria squash saria. Finalak. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa.

17:00/21:00: Txaltxa Zelain Eibarko II. Bboying Txapelketa eta New Style I. Txapelketa.


 

18:00/21:00: Urkizuko parkean, "L’Animalada" jolas parkea, Katakakrak Antzerki taldearekin.

23:00: Untzaga plazan, MALDITA NEREA taldearen kontzertua.


23:45/03:00: Untzaga plazan, AI LAKET!!en eskutik drogak testatzeko programa.

Kontzertua amaitu eta jarraian, DJ Juanma.

EKAINAK 19, DOMEKA

09:00/14:30: Arraten, Eibarko Hiria txori kantarien XVII. txapelketa, JJJ Memoriala (eguraldi txarra izanez gero, Altzubarrenen -Azitaingo frontoian- egingo da). Antolatzailea: Eibarko Txori Lagunak. Laguntzailea: Euskal Herriko Txori Basatien Ornitologia Federazioa.

09:30: Sanjuanetako LXXXI. txirrindularitza Sari Nagusia, gazteentzat. Irteera eta helmuga Untzagan. Antolatzailea: Eibarko Txirrindularien Elkartea.

12:45: Untzaga Plazan, Eibarko Cielito Musika Bandak kontzertua eskainiko du.


18:00/20:00: Txaltxa Zelaiko kioskoan, arku tiroa. Antolatzailea: Urko Arkularien Kluba.

19:00: Urkizuko parkean, umeendako antzerkia: “Kolore” antzezlana, Gari, Montxo eta Jose Lontxo taldearen eskutik.

19:00: San Andres elizan, Sostoa Abesbatzaren San Juan kontzertua


19:30: Untzagan, Euskal Jaialdia, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatua.