Sankristobalgo jaixak beteko dabe asteburua
Gaur (uztaillak 10) San Kristobal eguna izanik, izen bereko auzuan futbolin eta igel-toka txapelketekin hasiko dira jaixetarako preparatzen, baiña programia osatzen daben ekitaldi gehixenak asteburuan pillatu dittue La Rampa jai batzordekuak. Bixar barixakuan 19.00etan txupinazuarekin hasi eta domekara bittartian, San Kristobalen bizi diranak eta jaixak erakarritta auzora inguratzera animatzen diranak asteburu bete-betia eukiko dabe aurretik. Barixaku arratsalderako antolatu dittuenen artian, bestiak beste, auzokide ezagunari omenaldixa (aurten Borda tabernako Esteban eta Ernes omenduko dittue) eta orkestiak lagundutako kalejiria dagoz eta horrek beteko dabe arratsaldiaren lehen zatixa, Fray Martin Malleako parkian egingo diran umiendako jokuekin batera. Gaiñera, auzoko tabernetan zein Jai Batzordiaren txosnetan bezerueri tortilla, txorizua, urdaiazpikua eta gaztaia banatuko detse. Gaberako, barriz, Lambretta Klubekuekin alkarlanian antolatuta, 23.00etatik aurrera Melissa&The Jacks taldiak kontzertua emongo dau. Hori amaittu eta jarraixan, Leñoren abestixak eskintzen dittuan La Leñera taldekuak igoko dira taula gaiñera. Eta talde bixen emanaldixak amaittuta baten batek oindiok musika egarrixa badaka trankil egon leike, 02.00xetan Rock Greatest Hits dalakua hasiko da-eta.
Zapatuan goizetik ekingo detse jaixari, 10.30xetan hasiko dan umiendako marrazki lehiaketarekin. Ondoren umiak Molto motorren konzentraziñuan eta lasterketan parte hartzeko aukeria eukiko dabe eta 12.30xetan Aizarnako parkian sandia-jana hasiko da. Eta urtero lez, aurten be asteburu honetan egingo dan Lambretta motorren konzentraziñuarekin bat egingo dau jaixak tarteka: zapatuan 13.00etan Lambretta motorren XI. Igoeria hasiko da eta, motorzaliak San Kristobalen batzian, hamaiketakua eta motorren erakusketia egingo dabe, danak alkarrekin bazkaltzen hasi baiño lehen. Arratsaldeko txapelketak eta bestelakuak amaittuta, herri-afarixa egingo dabe eta 23.00etatik aurrera atzera be musikaren gozatzeko aukeria egongo da: Que tiempo tan feliz (60-70. hamarkadetako guatekiarekin hasi eta Alcantara orkestakuekin jarraittuta. Gau-txorixendako txokolate-jana 03.00etan hasiko da.
Eta domekan be egun osorako programia preparau dabe: 11.00etatik aurrera ohe-elastikuak eta xaboi taillarrak egingo dittue Fray Martin Malleako parkian; 12.00xetan auzoko hildakuak gogoratzeko mezia hasiko da; ordu erdi geruago patatak errioxar erara preparatzeko txapelketiari ekingo detse; eta 13.00etako luntxarekin agurtuko dittue goizekuak. Arratsaldian 17.30xetan hasiko dira jaixak ospatzeko ekitaldixak, umieri freskagarrixak eta goxokixak banatuta. Jarraixan Gorixoren zezentxo eta pony-xak aillegauko dira eta, lehiaketetako irabazlieri sarixak banatu eta gero, DJ Arabaren erritmora agurtuko dittue jaixak.