Sanmigelak errepikatuko dituzte asteburu honetan Aginagakoek, Joselu Anaiek lagunduta

Sanmigelak errepikatuko dituzte asteburu honetan Aginagakoek, Joselu Anaiek lagunduta
2023/10/05 13:47
eta kitto!

Aurreko asteburuan ospatu zituzten Sanmigelak Aginagan. Hala ere, ospakizunak ez dira amaitu eta asteburu honetarako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Zapatuan briska txapelketa egongo da 17:00etan eta 21:00etan lagunarteko afaria egingo dute. Jarraian, 23:00etan, erromeria ospatuko dute Joselu Anaiak taldearekin, eta  goizaldera arte irauten dutenentzako txokolate-jana egongo da.

Domekan, hilak 8, meza nagusia eta hamarretakoa egongo da 11:00etatik aurrera. Ondoren umeentako jolasak hasiko dira, eta goiza ondo amaitzeko paella-jana antolatu dute 14:30erako.