Santa Zezilia ospatzeko kalejira eta txokolata egingo dira gaur Errebal Plazan

Santa Zezilia ospatzeko kalejira eta txokolata egingo dira gaur Errebal Plazan
2023/11/22 12:46
eta kitto!
Gaur Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna dela eta,  Juan Bautista Gisasola Musika Eskolakoek kalejira egingo dute Ustekabe txarangarekin.  Hitzordua 17:30ean izango da Errebal Plazan eta, musikarekin gozatzeaz gain, txokolate beroa eskainiko zaie gerturatzen diren guztiei.