Santa Zezilian Eibarko Musika Bandarekin batera abesteko kantu-paperak banatuko dituzte
Eibarko Musika Banda Santa Zezilia egunaren inguruko ekitaldia prestatzen ari da eta, azken urteetan egin bezala, kantu paperak banatuko dituzte bertaratzen diren guztiek serenatan abestu ahal izateko. Serenata azaroaren 22tik 23rako gauean egingo da eta kalejira egingo dute herrian zehar.
Kantu paperak toki hauetan lortu ahal izango dira aste honetatik aurrera: Trinkete eta Ongi Etorri tabernetan, Coliseoan eta Portalean. Bestela ere, kantu-papera pdf formatuan zabalduko dute, “norbaitek telefono mugikorrean irakurrita abestu nahi baldin badu”, diosku Andoni Vazquez Eibarko Musika Bandako zuzendariak.
Kantuei dagokienez, beti entzuten direnak joko dituzte, “baina pixkanaka bagoaz Eibarko kutsua duten kantuak sartzen”, zuzendariaren berbetan. “Aurten, ‘Eibar tiene su entrada’ abestia estreinatuko dugu serenatan”.
Sarrerak salgai
Santa Zeziliako kontzertua, bestalde, azaroaren 23an egingo da, 12:30ean, Coliseo antzokian. Kontzertu berezia izan ohi da Eibarko Musika Bandarentzat eta publikoak ere modu berezian erantzun ohi du.
Dagoeneko sarrerak salgai daude Kutxabank bitartez. Beheko QR-aren bitartez bertara jo daiteke.