Santaeskean irtengo dira arratsaldean herriko hainbat talde

Santaeskean irtengo dira arratsaldean herriko hainbat talde
2015/02/04 00:00
eta kitto!

Gaur (eguaztena, hilak 4) Santa Ageda bezpera da eta, ohiturari jarraituta, herriko taldeak kalerik kale kalejiran, santaeskean irtengo dira, Santa Agedari eskainitako koplak abesten: Eibarko Sareren kalejira 18.30etan hasiko da eta taldea Amaña, Ipurua eta erdialdean ibiliko da; ordu erdi geroago, 19.00etan hasiko da Gurasoak Berbetan egitasmokoen kalejira. Ibarkurutzetik abiatuta Urkizuraino jeitsiko dira hauek, …eta kitto!-n piskolabisa hartuta amaitzeko; Sostoa abesbatzak ere 19.00etan hasiko du kalejira, Ego-Gain kalean, Urkizun amaitzeko; eta Kaleetan Kantuz abesbatzak 19.30etan Urkizun ekingo dio kalejirari.