Santboianari irabazita amaitu du denboraldiko lehen fasea Eibar Rugby Taldeak

Igoera faseko final laurdenetan Atletico Portuenseren aurka jokatuko dute eibartarrek
Santboianari irabazita amaitu du denboraldiko lehen fasea Eibar Rugby Taldeak
Argazki: Jordi Elias
2026/02/19 11:58
Ekhi Belar Errasti

Makal hasi arren, denboraldia ondo amaitu du Ohorezko B Mailan jokatzen duen Eibar Rugby Taldeak. Azkenengo partiduan Santboianari irabazi zion 15-47 eta orain igoera lortzeko faseari ekingo dio.

Eibartarrek final laurdenetan ekingo diote bide horri eta Atletico Portuense izango dute arerio. Lehia larunbatean jokatuko da, otsailak 21, 12:30ean, Rafael Sanchez kirol-hirian (El Puerto de Santa Maria).

Final laurdenetako beste lehian Barcelona Universitari Club eta Universitario Bilbao Rugby arituko dira nor baino nor, eta irabazleek FCB Barça Rugby eta Turia izango dituzte zain finalerdietan.