Santiago Segura, Jose Mota eta Luis Alvarez aktoreek erosi dute Zuloagaren gaztelua

Kretz Family Real State immobiliariak bere prezioa 4,8 milioi eurotan zuen jarrita
Santiago Segura, Jose Mota eta Luis Alvarez aktoreek erosi dute Zuloagaren gaztelua
2024/07/18 11:59
eta kitto!

Santiago Segura eta Jose Mota aktoreek eta Luis Alvarez produktoreak osatzen duten Gran Teatro Caixabank Principe Pio kudeatzen duen konpainiak erosi du azkenean Ignazio Zuloagaren ondorengoek orain dela bi urte salgai jarri zuten Pedrazako gaztelua.

683 metro karratu ditu, bederatzi saloi handi, sei logela eta lau bainugela. XIII. mendean eraikia eta XV.ean berritua Garcia Herreraren eskutik, Segoviako gaztelu horretan bizi izan ziren Abedrraman III.a bera eta Gaztelako eta Leongo erregeak. Ignazio Zuloagak 1926an erosi zuen eraikina eta, berritu ondoren, bere estudioa ezarri zuen bertan eta bizitzen jarri zen.

Kretz Family Real State immobiliariak bere prezioa 4,8 milioi eurotan zuen jarrita. Gazteluak 50.000 metro karratu hartzen du guztira eta igerilekua ere badu.

Eraikina hartu duen Teatrópolis elkarteak Ignazio Zuloagaren museoa ere hartzen du: Eibarko pintorearen lanekin batera, XVII. mendeko bodegoi flamenkoak, El Grecoren Kristoa bat eta Baenako kondesa erretratatzen duen Goyaren koadroa.