Sarek zapaturako deitu duen manifestaziora joateko autobuserako izena emateko azken eguna da bihar
2021/10/21
16:13
eta kitto!
Maiatza amaieran hasi eta herriz herri, eskualdez eskualde eta herrialdez herrialde martxan izan den “Ibilian- Ibilian, etxerako bidean!” dinamikari lotutako azken ekimena zapatuan, urriaren 23an egingo da, Donostian. Egun horretarako manifestazio orokorra deitu dute, 17.00etan, Antiguatik abiatuta. Eibartik bertara joateko autobusa antolatzen ari dira (15:30ean Ego Gainen) eta, interesa izanez gero, lehenbailehen eman behar da izena Buenos Aires, Deportibo, Beleko, Guridi eta Kultu tabernetan, zerrendak bihar 20:00etan jasoko dituzte eta.
Bestalde, antolakuntzarako laguntza behar dutela adierazi dute. Prest egonez gero Antiguako elizaren atarian egon beharko da zapatuan, 16:30ean. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko Eibarko Sareko arduradunekin kontaktuan ipini daiteke.