Eibarren Akebaik, Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin elkarlanean eta herriko autoeskolen laguntzarekin, saritu egingo ditu gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzen duten hiru herritar. Hauek dira euskaraz atera daitezken proba teorikoak: AM, A1, A2, A, B, C1 – C, D1 – D eta E.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak abian jarri duten Gidabaimenak euskaraz! ekimenaren bitartez, Eibarren Akebaik hiru 100 euroko erosketa-bonu banatuko dizkie gidabaimena euskaraz gainditzen duten hiru eibartarri. Bonuak gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditu eta eskaera aurkezten duten hiru lehenengo pertsonei emango zaizkie.
Hauek dira bonua jaso ahal izateko bete behar diren baldintzak:
- Eibarren erroldatuta egotea.
- Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzea.
- Azterketa teorikoa 2025eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean gainditzea.
Eskaria egiteko bidali emaila eibarrenakebai@gmail.com –era abenduaren 31 baino lehen, ondorengo dokumentuekin:
- Ikastaroa eta/edo azterketaren matrikula ordaindu izanaren bankuko agiria
- Azterketa gainditu izanaren agiria
Informazio gehiago: eibarrenakebai@gmail.com / 943 708426 edo 688 854 965
Gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera eskaintzen duten autoeskolen mapa hemen dago ikusgai: https://gidabaimenakeuskaraz.eus/autoeskolak/