Sarrerak elikagaien truke Sportingen aurkako Ipuruako partidurako

Sarrerak elikagaien truke Sportingen aurkako Ipuruako partidurako
2023/12/14 12:54
eta kitto!
Eibarrek beste urte batez jarri du martxan kanpaina hau Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin lankidetzan. Horrela, abenduaren 20an Ipuruan Gijongo Sportingen aurka jokatuko duen partidurako sarrera bat oparituko die elikagai kilo bat ematen dutenei. Kanpaina hori Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren laguntzarekin egiten da. Banku horrek Orsaixanen utzi ditu ematen diren elikagaiak gordetzeko kutxak, eta elikagaien bilketa Orsaixanen egingo da bulego ordutegian. Elikagaien Bankuko arduradunek hainbat elikagai ematea gomendatzen dute, hala nola zerealak, lekaleak, esnea, olioa, zukuak, fruitu lehorrak, aurrez prestatutakoak, kontserbak edo haurrentzako elikagaiak, hala nola esne hautsa edo potitoak.

Bestalde, urteko azken partidurako sarrerak salgai daude, 20 eta 30 euro arteko salneurriekin. Vip besaulkiak ere eskuragarri daude. Partidu honetarako, abonatuek eserlekua askatzeko aukera izango dute. Gainera, gaueko ordutegian jokatzean, helduek erabili ahal izango dituzte haur-txartelak.