Sasipe elkarteak mende erdia bete duela ospatu zuten zapatuan

Sasipe elkarteak mende erdia bete duela ospatu zuten zapatuan
2018/07/16 10:18
eta kitto!
Bista Eder kalean dagoen Sasipe elkarteak 50 urte bete ditu eta, hori ospatzeko, aurreko zapatuan ekitaldi berezia egin zuten. Gaur egun bazkide diren guztiei, bazkide izandakoen senideei eta normalean elkartean egoten diren lagunei SCRG Sasipe elkartearen logotipoarekin egin duten intsignia bana oparitu zieten. Untzagan talde argazkia egin eta jarraian, piskolabisarekin agurtu zuten ekitaldia.