SD Eibar B-k deskontuan irauli zuen markagailua Alfarori irabazteko

Iñigo Perezen taldeak denboraldiko lehen hiru puntuak lortu zituen Areitioko estreinaldian
SD Eibar B-k deskontuan irauli zuen markagailua Alfarori irabazteko
2025/09/16 11:52
eta kitto!

Areitiko kirol-hiriak historiako lehen neurketa jaso zuen domekan eta bertaratu zirenek ederki gozatu zuten. SD Eibar B-k CD Alfaro jaso zuen eta neurketa zirraragarria eskaini zuten, azken minutuetan Areitiok eztanda egin zuelarik, garaipena ospatuz.

Eibartarrek ondo hasi zuten partidua, 5. minutuan Ekaitzek gola sartuta. Bigarren zatian, ostera, egoera okertu zen eta Alfaro 1-3 jarri zen aurretik. Eibar B-k ez zuen etsi, eta Iñigok aldea murriztu zuen 79. minutuan, markagailuan 2-3 emaitza jarriz.

Zoramena azken minutuetan iritsi zen, deskontuan. Bigarren zatian zelairatu zen Miguelek berdinketa lortu zuen 92. minutuan eta, bost minutu geroago, 97.ean, garaipenaren gola sartu zuen area ertzetik jaurtiketari esker.