SD Eibar B taldeak domekan Sabadellen jokatuko du promozioko joanekoa

Itzulerako partidua hurrengo asteburuko domekan izango da Ipuruan
SD Eibar B taldeak domekan Sabadellen jokatuko du promozioko joanekoa
2025/05/09 18:03
eta kitto!

SD Eibarko gizonezkoen bigarren taldeak, 2. RFEF Mailan jokatu eta sailkapeneko hirugarren postuan amaitu duenak, 1. RFEF Mailara igotzeko promozio fasea hasiko da jokatzen asteburu honetan. Mailan berria izanda ere, lehen Vitoria izandakoak denboraldi bikaina egin du eta hainbat jardunaldietan 2. multzoko liderra ere izan da. Azkenean hirugarren amaituta Sabadell talde historikoa izango du aurkari, laugarrena izan dena bere multzoan. Joaneko partidua domekan jokatuko dute talde biek Nova Creu Altan, arratsaldeko 19:45ean hasita. Itzulerako partidua hurrengo asteburuko domekan izango da gurean, Unbe laga eta Ipuruan 12:00etan jokatuko den norgehiagokan.