SD Eibar bigarren sailkatuak Real Zaragoza hartuko du domekan

SD Eibar bigarren sailkatuak Real Zaragoza hartuko du domekan
2024/02/06 10:07
eta kitto!
Urte askoan 1. Mailako taldea izandakoa da Aragoikoa, baina azken aldian, nahiz eta igotzeko faboritoen artean egon, urteak daramatza 2. Mailan. Ipuruako partidua domeka arratsaldean jokatuko da, 18:30ean hasita, eta horretarako lau lan-saio egingo dute Joseba Etxeberriaren taldeak. Gaur atseden izango dute LaLiga Hypermotioneko sailkapenean une honetan igoera zuzena emango lieketen postuan dauden jokalariek. Bihar eta etziko saioak 11:00etan hasiko dira, bihar Atxabalpen eta etzi Ipuruan. Barixakua taldeko jarduerari lagako diote eta, partiduaren aurretiko azken saioan, zapatukoan, Atxabalpen jardungo dute, orduan arratsaldez, 16:00etatik aurrera.