SD Eibar - Burgos CF partidurako sarrerak salgai daude dagoeneko

Sarrerok online zein aurrez aurre eros daitezke Orsaixanen
SD Eibar - Burgos CF partidurako sarrerak salgai daude dagoeneko
2024/03/04 16:30
eta kitto!

SD Eibarrek martxoaren 10ean, domekan, 18:30ean hasita, Burgos CFren aurka Ipuruan jokatuko duen partidurako sarrerak salgai jarri ditu. Sarrerok online zein aurrez aurre eros daitezke Orsaixanen, prezio hauekin: funtsetan eta B zonetan, 20 euro; A gunetan, 25 euro; gune zentratuan, 30 euro; eta 13 urtetik beherakoentzat, 10 euro.

Bestalde, Ipuruara joan ezin diren abonatuek eserlekua libre uzteko aukera izango dute. Salduz gero, 10 € itzuliko zaizkie sarrera bakoitzeko. Liberazioa Klubaren webgunean eta telefono bidez egin daiteke, 843201831 zenbakian.

Gainera, salgai daude VIP sarrerak 90 €-ko prezioan.