SD Eibar Ceutan arituko da 20 urteren ostean
Partidua barixakuan jokatuko da eta klubak salgai jarri ditu 182 sarrera
2025/09/30
15:59
eta kitto!
Aurten mailaz igo den AD Ceuta izango da SD Eibar-en hurrengo arerioa. 20 urte daramatzate eibartarrek Afrikako hirian jokatu gabe eta barixakuan izango da bertan, 20:30ean, Hypermotion Ligako 8. jardunaldirako.
Ceutak 182 sarrera eman dizkio SD Eibarri eta 20 eurotan jarri dituzte salgai Ipurua futbol zelaiko Orsaixan dendan edo socios@sdeibar.com helbidera idatzita. Berandu jota bihar erosi ahal izango dira, 13:30ak arte.
Asteko entrenamenduak
Beñat San Joseren mutilek bi lan-saio egingo dituzte eguen arratsaldean Ceutara bidaiatu aurretik. Horrela, Areitio egon dira gaur, 11:00etan, eta bi har ere ordu eta toki berean arituko dira.
Partidua jokatu ondoren, zapatuan, beste lan-saio bat egingo dute kirol-hirian.