SD Eibar-ek 2026/27 denboraldirako azal berria aurkeztu du eta aurrendenboraldia zehazten ari da
Gaur aurkeztu duten bigarren elastikoak euskal dantzei egiten die keinu
2026/06/11
13:33
Ekhi Belar Errasti
SD Eibar-en gizonezkoen taldea ari da poliki-poliki 2026/27 denboraldirako prestatzen. Aste honetan, Hummel arropa-ekoizleak gizonezkoek zein emakumezkoen jantziko dituzten kamisetak aurkeztu ditu. Lehen ekipazioak ohiko estiloari eusten dio eta, nobedade bezala, Eibarren armarria erdian jarri dute eta kolore gorria gailentzen da gehiago. Bigarrenak, berriz, euskal dantzei egiten die keinu eta horren adibide da prestatu duten aurkezpen bideoa.
Zaleak jokalari berrien zain dauden bitartean, klubak aurredenboraldiko bi neurketa zehaztu ditu. Taldea uztailaren 9an itzuliko da lanera Areitio kirol-hirian eta 18an lehen lagunartekoa jokatuko du Alavesen aurka, Guardian. Gero, 29an, Sanse izango du arerio, Zubietan.