SD Eibar-ek aurrera egin du Kopan Pontevedrari irabazita

Marton, Corpas eta Magunazelaia izan ziren eibartarren goleatzaileak 0-3 irabazteko
SD Eibar-ek aurrera egin du Kopan Pontevedrari irabazita
2025/12/04 11:41
Ekhi Belar

Ligan burumakur dabilen arren, SD Eibar-ek sendo jarraitzen du Kopan. Pontevedraren aurka jokatu zuen atzo, abenduak 3, bigarren kanporaketa, eta 0-3 gailendu zitzaion talde galiziarrari Javi Marton, Jose Corpas eta Jon Magunazelaiaren golei esker. Eibartarrak partidu bikaina jokatu zuen, gola sartzeaz gain, beste gol bien paseak eman zituelako.

Garaipen horrekin, SD Eibar Kopako fase zirraratsuenean sartu da, hurrengo kanporaketan Europako lehiaketetan jokatzen duten taldeak ere sartuko direlako. Zozketa abenduaren 9an egingo da.

Orain, ligan murgilduko da buru-belarri, puntu beharra baitu Beñat San Joseren taldeak. Eibartarrak jaitsiera postuetan daude eta Cultural Leonesaren aurka jokatuko dute, domekan, 18:30etan, Ipuruan.