SD Eibar-ek azken unera arte borrokatuko du play-offean sartzeko
Bigarren itzuli zoragarriaren ondoren, SD Eibar Lehen Mailara igotzeko play-offean sartzeko ametsarekin iritsi da azken jardunaldira arte. Atzo Cordobari Ipuruan 2-0 irabazi zion, baina arerioek ez zuten hutsik egin eta ia-ia mirari bat behar du talde eibartarrak.
Azken jardunaldia Castellonen aurka jokatuko du Eibarrek, igandean, maiatzak 31, 18:30ean. Zuri-beltzak 6. postuan daude orain 69 punturekin eta Eibarrek nahita nahiez irabazi behar dio aurrea hartu nahi badio, 67 puntu baititu. Irabazita ere, Eibarrek Burgosek zer egin itxaron beharko du, Gaztela Leongo taldeak galdu egin behar duelako gorriurdinek sailkapenean aurrea hartzeko. Hori betetzen bada, Eibarrek helburua lortuko du.
Beste aukera bat da Eibarrek irabaztea, Burgosek berdintzea eta Las Palmasek eta Malagak galtzea eta, horrela, lau taldeek 70 punturekin berdinduta amaituko lukete. Horrela, eta Las Palmasekin duen aurkako gol-averagea gaindituz gero (-3 da gol averagea), Eibar play-offean sartuko litzateke.
Las Palmasekin eta Malagarekin berdinduta geldituko balitz, play-offerako sartuko litzateke kanariarrekiko gol averagea gainditu behar gabe. Eta Las Palmasekin bakarrik berdinduta geratuz gero, bai beharko luke kanariarrekin duten gol-averagea gainditzea.
550 sarrera Castellórako
SD Eibar ez da bakarrik egongo Castellón, 550 sarrera jaso dituelako zaleen artean banatzeko. Sarrerak 20 euroan salduko dira esteka honetan edo Orsaixan dendan, bihar 9:30etik aurrera asteazkeneko 19:00etara arte.
Gainera, Castellóra joateko autobusa jarri dute Premier bidai-agentziarekin elkarlanean. Irteeran igandean 06:00etan egingo da eta itzulera partida amaitu ondoren.
Sarreraren eta autobusaren prezioa 90 eurokoa izango da, pack-a Orsaixanen lortu ahal izango da eta gutxienez 40 lagunek eman beharko dute izena autobusa antolatzeko.