SD Eibar-ek Beteranoen Elkartearen bisita jaso du
Helburu nagusia klubeko jokalari ohien eta euren ondarearen arteko lotura mantentzea eta sendotzea da
Klubeko jokalari ohien eta euren legatuaren arteko lotura zaindu eta sendotzen duen SD Eibarko Beteranoen Elkarteak Ipurua bisitatu du LaLiga Hypermotioneko azken bi jardunaldietan. Elkarte horren helburua Eibarko historian adiskidetasunaren, konpromisoaren eta sustraitzearen balioak sustatzea da. Horregatik guztiagatik, hainbat jarduera egiten dituzte denboraldi osoan zehar klubarekin elkarlanean.
Elcheren aurkako partiduan honako beteranoak egon ziren: Jose Arakistain, Manolo Esnaola, Nicolas Echave, Pepe Picado, Jose Angel Monje, Angel Garate, Maider Castillo eta Ainhoa San Martin. Cadizen aurkako partiduan, bestalde, Ambrosio Landaburu, Javier Cortabarria, Juan Mari Lersundi eta Juan María Duñabeitia izan ziren bertaratutako jokalari ohiak. Beteranoek ekitaldi instituzionaletan parte hartzen dute, egungo jokalariei babesa emanez; kirol jarduerak eginez (beteranoen txapelketak), edo SD Eibarko historia eta ondarea babesteko ekintzetan parte hartuz, museoarekin edo era askotako argitalpenekin.