SD Eibar-ek domekako Teneriferen aurkako partidua prestatzen hasi da

Taldeak zapatuan bidaiatuko du Kanariar Uharteetara
SD Eibar-ek domekako Teneriferen aurkako partidua prestatzen hasi da
2024/04/02 10:43
eta kitto!

Atzoko atsedenaldia eta gero, Joseba Etxeberriaren taldeak gaurtik prestatuko du Teneriferen aurkako partida. Martxoa ixteko lortutako garaipen gozoa eta gero, lehen taldeak gaurtik aurrera Kanarietara bidaiatzeko prestatzen hasiko da, domekan Teneriferen aurka jokatzeko.

Gaur 11:00etan lehenengoko lan-saioa izango dute Atxabalpen, eta biharko entrenamendua toki eta ordu berean izango da. Hurrengo bi egunetan, etzi eta etzidamu, ordu berean hasiko dira lan-saioak, baina eguenekoa Ipuruan izango da eta barixakukoa Anexoan. Behin Tenerifera helduta, zapatuan han bertan entrenatuko dute, arratsaldeko 18:00etan hasita, eta domekan 17:30ean hasiko da Teneriferen aurkako partidua.