SD Eibar-ek egin du denboraldi berrirako lehen fitxaketa: Pejiño
Francisco Jesús Crespo García ‘Pejiño’ da SD Eibar-en lehen fitxaketa 2026/27 denboraldirako. Eraso postuetan jokatzen duen andaluziarra UD Las Palmas taldean aritu da azken urteotan eta Kanariako taldeko erreferenteetako bat izan da.
Eskuin hegalean jokatu ohi du eta trebezia berezia du defentsak gainditzeko orduan. Gainera, area kanpotik jaurtiketa ona duen jokalaria da.
Pejiñok 2028ra arteko kontratua sinatu du Eibarrekin eta, bere fitxaketarekin, Corpasek lagatako hutsunea betetzen du talde armaginak.
Marco Moreno Brasilera
Bestalde, atzo beste baja bat izan zuen SD Eibar-ek, Marco Moreno atzelariak Sport Clube Bahia taldearekin fitxatu baitzuen. Moreno iaz etorri zen Eibarrera eta oso lan ona egin du defentsan, 30 partida eta 2.500 minutu jokatuz. Zenbait hedabideek esan dutenez, Brasilgo taldeak 1,5 milioi euro ordaindu ditu Moreno fitxatzeko, baina kopuru horren erdia Farense taldeak eramango du, Morenoren aurreko taldeak.