SD Eibar-ek Elx jasoko du Kopako hurrengo kanporaketan

Abenduaren 16an, 17an edo 18an jokatuko da Ipuruako lehia
SD Eibar-ek Elx jasoko du Kopako hurrengo kanporaketan
2025/12/09 16:05
Ekhi Belar Errasti

Gaur goizean egin da Kopako final hamaseirenetako kanporaketaren zozketa eta SD Eibar-i Elx-en aurka jokatzea egokitu zaio. Kanporaketa partidu bakarrera jokatuko da, Ipuruan, abenduaren 16an, 17an edo 18an.

Joan den denboraldian Lehen Mailara igotzea lortu zuen Elx-ek eta, Eder Sarabiaren gidaritzapean, sailkapenaren bederatzigarren postuan dago gaur egun.