SD Eibar-ek gaur zabaldu du Ipuruan birkokapenak eskatzeko epea
Eskaera egiteko epea barixakuan amaituko da
2024/07/01
11:54
eta kitto!
Gaur 09:00etan hasi da abonatuek eserlekuen birkokapenak eskatzeko epea. Eta eskaera egiteko epe hori barixakuan, uztailaren 5ean amaituko da, eguerdiko 14:00etan.
- Euren eserlekua beste leku batean kokatu nahi dutenek Orsaixanen bertan egin beharko dute, 9:00etatik 14:00etara.
- Eserlekuak talde moduan eskatu nahi duten abonatuek, gehienez 4 lagunentzat egin dezakete.
- Ez da nahitaezkoa izango aldatzeko interesa duen pertsona bertaratzea.
- Txartelaren titularrak ezin badu joan, beste pertsona bat joan ahal izango da kudeaketa egitera, baina interesdunen txartel fisikoak aurkeztu beharko ditu, gehienez ere lau karnet bakoitzeko.
- Behin epea amaituta, ezin izango da mugimendurik egin 2024. urtea ia amaitu arte. Egun horiek abonuak berritu aurretik ezarriko dira.