SD Eibar-ek igoera zuzeneko postua sendotu du Zaragozari irabazita

SD Eibar-ek igoera zuzeneko postua sendotu du Zaragozari irabazita
2024/02/12 16:06
eta kitto!
SD Eibarrek bolada onari eutsi zion atzokoan eta igoera zuzenean jarraitzen du, oarian gainera atzekoak hiru puntura dituela. Jon Bautistak lehen zatiko 8. minutuan sartutako golak garaipena eman zien armaginei. Burukada zehatz batekin jarri zuen 1-0koa usurbildarrak, Tejeroren eskuinetik egindako pasea ondo aprobetxatuta. Ondoren, Eibarrek argi eta garbi menderatu zuen partidua, eta baita  arriskua sortu ere: Mario Soriano errenta handitzetik gertu izan zen, area barrutik egindako ezkerkada bati esker; eta are argiagoa izan zen Bautistak berak izandako aukera, Zaragozaren atezainak desbideratutako errematean. Intentsitatea eta emozioa areagotu egin ziren bigarren zatian, Zaragozak aurrerapausoa eman zuelako berdinketaren bila, Eibar bigarren gola lortzen saiatzen zen bitartean.