SD Eibar-ek Kopako lehen zita izango du bihar Naxararen aurka
Kopa jokatzeko ordua iritsi zaio SD Eibar-i. Bihar jokatuko du lehen kanporaketa, 20:00etan, Haroko Luis de la Fuente estadioan, eta Naxara CD izango du arerio. Talde errioxarraren zelaiak Federazioaren betekizunak kunplitzen ez zituenez, Haro Deportivok bere estadioa laga dio Naxarari Eibarren aurka jokatzeko eta belar-artifizialeko zelaian okatuko dute.
Naxara CD-k 2. RFEF mailan jokatzen du, Eibar B-rekin batera, eta gaur egun jaitsiera postuetan dago, 16. postuan, partidu bakarra irabazi eta hiru berdinduta.
SD Eibarrek atzo atsedena hartu zuen eta gaur izango du entrenamendua, 11:00etan, Areitiok, ateak itxita.
Zapatuan Almerian
Biharko partiduaren ondoren, eguenean eta barixakuan beste bi lan-saio egingo dituzte Beñat San Joseren mutilek, 11:00etan eta 10:00etan, hurrenez hurren, zapatuan UD Almeriaren aurka jokatuko duten partidua prestatzeko.
Neurketa UD Almeria Stadium zelaian jokatuko da, 21:00etan, eta SD Eibar-ek garaipenaren bidera itzuli nahiko du, azken bost partiduetan hiru lortzeko gai izan ez direlarik.