SD Eibar-ek Kopari eutsi nahi dio Ligako bolada kaxkarra ahazteko

Gorriurdinek Pontevedran jokatuko dute eguaztenean, abenduak 3, 21:00etan
SD Eibar-ek Kopari eutsi nahi dio Ligako bolada kaxkarra ahazteko
2025/12/01 13:04
Ekhi Belar

Atzo, azaroak 30, Santanderren Racing-en aurka 4-0 galdu ondoren, jaitsiera postuetan dago oraindik Beñat San Josek zuzentzen duen taldeak. SD Eibar-ek eskura ditu hainbat talde, tartean datorren domekan Ipuruan arerio izango duen Cultural y Deportiva Leonesa (18:30ean jokatuko da), baina ezinbestekoa du emaitza positiboak lortzea arnasa hartu nahi badu.

Domekako partiduaren aurretik, eguazten honetan, abenduak 3, Kopako bigarren kanporaketa jokatuko du Pontevedraren aurka, El Pasaron zelaian, 21:00etan. Prestatzeko, gaur eta bihar lan-saioak egingo ditu, Areitioko kirol-hirian, 11:00etan.

Kopako partiduaren ondoren, eguenean atsedena hartuko dute futbolariek eta barixakuan eta zapatuan itzuli dira lanera (11:00etan, Areition).