SD Eibar-ek salgai jarri ditu Andorrako partidurako sarrerak

Printzerriko klubak bidalitako 50 sarrerak gaur jarriko ditu salgai
SD Eibar-ek salgai jarri ditu Andorrako partidurako sarrerak
2024/04/09 10:21
eta kitto!

Domekan arratsaldeko 16:15ean Andorrako Estadi Nazionalen jokatuko den partidurako, printzerriko klubak bidalitako 50 sarrerak gaur jarriko ditu salgai SD Eibar-ek 20 eurotan. Agortzen badira, beste 46 sarrera emango ditu Andorrak. Sarrerak, Estadiko bisitariei dagozkienak, Orxaisanen bakarrik salduko dira, hilaren 9, 10 eta 11n, ohiko ordutegian. Sarrerak eskuratzeko, nahitaezkoa da kontaktuko datuak eta datu pertsonalak ematea.

Bestalde, partidua prestatzeko, Joseba Etxeberriaren taldeak atzo errekuperazio saio bat egin zuen domekan partidua jokatu zuen Tenerifen bertan,eta gaur atsedenaldia izango dute jokalariek. Bihar, etzi eta etzidamu 11:00etan egingo dituzte lan-saioak jokalariek (bihar Atxabalpen, etzi Ipuruan eta etzidamu Ipuruako anexoan). Ipurua zelaian egingo duten egueneko entrenamendua ateak itxita izango da, zapatukoa bezala. Partiduaren aurreko azken hori Atxabalpen izango da, orduko hartan 10:00etan hasita.