SD Eibar-en Futbol Eskolan izena emateko epea zabalik dago
2016 eta 2018 urteen artean jaiotako mutilek eta 2015 eta 2018 arteko neskek eman ahal izango dute izena
2026/06/15
16:40
Ekhi Belar Errasti
SD Eibar Fundazioak 2026/27 denboraldiko Futbol Eskolan parte hartzeko izen-ematea zabaldu du. 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako mutilei eta 2015 eta 2018 arteko neskei zuzentzen zaie deialdia, eta plazak mugatuak izango dira (Eibarren erroldatuta daudenek lehentasuna edukiko dute).
Izen-ematea irailaren 3ra arte egongo da zabalik eta izapide hauek bete beharko dira horretarako.
Futbol Eskolak irailaren 14an hasiko du bere jarduna eta entrenamenduak horrela banatuko dira:
2016 urtekoak
Astearteak: 17:15-18:30
Ostegunak: 18:30-19:45
2017 urtekoak
Astelehenak: 18:30-19:45
Asteazkenak: 17:15-18:30
2018 urtekoak
Astelehenak: 17:15-18:30
Asteazkenak: 18:30-19:45
Neskak (2015-2018)
Astearteak: 18:30-19:45
Ostegunak: 17:15-18:30