SD Eibar-en harrobia aurkeztu dute Ipuruan
Ipuruako futbol zelaiak SD Eibar-en harrobiaren aurkezpen ekitaldia jaso zuen atzo, irailak 23. Klubeko oinarrizko futboleko 13 taldeak (9 gizonezkoenak eta 4 emakumezkoenak), 270 jokalari ingururekin, etorkizuneko armagina eraikitzen jarraitzeko ilusioarekin jarri dira martxan. Horiei Futbol Eskolan izena eman duten 180 neska-mutilak gehitu behar zaizkie, guztira 450 futbolari baino gehiago trebatzen baitira Eibarrekin.
Aurten, gainera, berritasun handiekin ekingo diote denboraldiari, lan-saioak Areitioko kirol-hirian egingo dituztelako. “Gune modernoa eta erreferentziazkoa da, eta lehen taldea lortzea amesten duten belaunaldien bizitokia da. Areitiok klubak bere talentuaren alde egindako apustu estrategikoa sinbolizatzen du, gazteei lehen mailako instalazioak emanez bai kirol arloan bai arlo pertsonalean hazteko”, diote SD Eibar-etik.