SD Eibar-en harrobiaren aurkezpena irailaren 23an egingo da
Datorren martitzenean, irailak 23, SD Eibar-en harrobiaren aurkezpena egingo dute Ipuruan, 18:15ean. Ekintzak, ostera, lehenago hasiko dira, 17:00etan prentsaurreko instituzionala egingo dutelako eta, 18:00etan, Gure Balioak sariak banatuko direlako. “Sari horiek klubaren balioak hobekien irudikatu dituzten jokalariak aintzatesten dituzte”, diote klubetik.
Urte berezia izango da aurtengoa SD Eibar-eko harrobiarentzat, Areitioko kirol-hiria estreinatuko dutelako. “Kirol-hiriak lehen mailako instalazioak eskaintzen ditu, talde guztien prestakuntza, elkarbizitza eta sustraietatik talentuaren garapen iraunkorra errazten dutenak. Egunero 500 pertsona inguruk futbolarekiko grina entrenatzeko, ikasteko eta partekatzeko aukera emanez”, klubetik diotenez.
Aurkezpen-ekitaldia ikusteko sarrera irekia izango da eta Ipurua futbol zelaiko 4. eta 7. ateetatik sartu ahal izango da.