SD Eibar-en lehen taldeak asteburuko partiduak prestatzen hasi dira

Emakumezkoek Levanteren aurka jokatuko dute eta gizonezkoek liderra, A Coruñako Deportivo
SD Eibar-en lehen taldeak asteburuko partiduak prestatzen hasi dira
2025/09/23 12:06
eta kitto!

F Ligan jokatzen duen SD Eibarrek ez dihardu denboraldi hasiera ona izaten. Lau partidu jokatu ondoren, puntu bakarra du Iñaki Goikoetxeak zuzentzen duen taldean eta azken-aurreko postuan dago sailkapenean. Atzetik du Levante UD, puntu berekin, eta hain zuzen ere Valentziako taldea izango da eibartarren hurrengo aurkaria.

Joan den asteburuan Granadaren aurka 3-1 galdu ondoren, SD Eibarrek aukera ederra du sailkapenean arnasa hartzeko. Levanteren aurkako partidua domekan jokatuko da, 12:00etan, Buñolen, eta aurretik lau lan-saio egingo ditu Areition ateak itxita: gaur eta bihar, irailak 23 eta 24, 11:45ean; eguenean, irailak 25, 12:00etan; eta zapatuan, irailak 27, 11:30ean.

Gizonezkoak berriz etxean

Domekan, Ipuruan, Real Sociedad B-ri irabazi eta gero, etxean beste garaipen bat lortzeko asmotan da Hypermotion Ligako SD Eibar. Horretarako ez du lehia erraza izango, sailkapeneko liderra hartuko baitu zapatuan, irailak 27, 18:30ean: A Coruñako Deportivo.

Beñat San Josek gidatzen duen taldea 7. postuan dago sailkapenean 10 punturekin, eta laura du Deportivo. Aipatzekoa da aurpegi ezagunak itzuliko direla Eibarrera galiziarrekin: Arnau Comas, Mario Soriano eta Juan Diego Molina ‘Stoichkov’ (denboraldi honetan bigarren aldiz, Granadarekin jokatu baitzuen 2. jardunaldian, abuztuaren 22an).

SD Eibarrek atsedena hartuko du gaur eta bihar itzuliko da lanera, irailak 24, 11:00etan, Areitioko kirol-hirian. Irailaren 25ean eta 26an ordu berean entrenatuko dira. Gainera, domekan, lan-saioa izango dute 11:00etan.