SD Eibar-en lehen taldeak asteburuko partiduetara begira

Emakumezkoek Granada CF bisitatuko du eta gizonezkoek Real Sociedad B hartuko dute
SD Eibar-en lehen taldeak asteburuko partiduetara begira
2025/09/16 12:32
eta kitto!

Joan den domekan denboraldiko lehen puntua eskuratu ondoren, F Ligan jokatzen duen SD Eibar garaipenaren bila joango da zapatuan Granada CF-ren aurka (12:00etan, Granada CF-ren kirol-hirian).

Bitartean, Iñaki Goikoetxeak zuzentzen duen taldeak hiru entrenamendu egingo ditu. Bihar, 12:00etan, eta etzi, 11:30ean, Areitioko kirol-hirian entrenatuko dira (ateak itxita); eta barixakuan, Malagan egingo dute entrenamendua, 13:00etan. Gainera, Granadako partiduaren ondoren, domekan, 11:00etan, Areition lan-saioa egingo dute.

 

Garaipenaren bidera berriz

Hypermotion Ligako SD Eibar-en taldeak, bestetik, garaipenaren bidera itzuli nahi du joan den zapatuan Cadizen aurka 1-0 galdu ondoren. Beñat San Joseren taldeak Real Sociedad B jasoko du domekan, 18:30ean, Ipuruan, eta ordura arte egunero entrenatuko da Areition.

Biharko lan-saioa, 11:00etan, publikoarentzako irekia izango da, baina eguenetik zapatura artekoak, 11:00etan baita ere, atea itxita egingo dira.

Klubak sarrerak salgai jarri ditu Real Sociedad B eta Coruñako Deportivoren aurkako partiduetarako, prezio hauekin:

 

Prezioak

Erdiko zona: 40 euro

Zona A: 35 euro

Zona B: 30 euro

Porteria atzean: 30 euro

Abonatuak: 20 euro

Infantila (-13): 10 euro

 

VIP prezioak (plaza mugatuak) 

Korner: 50 euro

The Club: 70 euro

Hospitality: 90 euro