SD Eibar-en Museoa bisitatzeko aukera handitu dute Gabonetarako

SD Eibar-en Museoa bisitatzeko aukera handitu dute Gabonetarako
2023/12/13 12:32
eta kitto!
SD Eibarreko Museoak urriaren 17an ireki zituen ateak eta dagoeneko hainbat bisita jaso izan ditu. Orain, Gabonak direla-eta, talde armaginak bisiten eskaintza handitu du. Hauek dira egun berezi hauetarako programatutako bisitak: Abenduan, 14an (eguena), 21ean (eguena) eta 27an (eguaztena) arratsaldeko 17:30ean; eta 22an (barixakua), 28an (eguena) eta 29an (barixakua) eguerdiko 12:00etan. Urtarrilean, 3an (eguaztena) eta 4an (eguena) arratsaldeko 17:30ean; eta 5ean (barixakua) eguerdiko 12:00etan

Ipuruako eta Museoaren bisitaren baterako prezioa 9 eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Eibarreko abonatu eta akziodunen kasuan, prezioa 5 eurokoa da (helduak) eta 3 eurokoa (13 urtetik beherakoak).

Museoak Klubaren 80 urtetik gorako historia modu berritzaile eta teknologikoan biltzen du, bisitariari bisita osoan zehar laguntzen dion murgiltze esperientzia baten bidez. Esparrua Orsaixan espazioaren parte da, eta denda ofiziala eta Jendearen Arretarako Bulegoa ere baditu, ekialdeko tribunaren azpialdean. Diseinu, argiztapen eta teknologia nahasketa harrigarri batek interaktibitateak bisitaren protagonismoa hartzea ahalbidetzen du.

Partikularren bisitez gain, bisita erreserbatu nahi duten ikastetxeek, elkarteek edo enpresek eskaera bidali behar dute tour@sdeibar.com helbide elektronikora.