SD Eibar-en talde nagusiak Burgos CF eta RCD Espanyolen aurka arituko dira asteburuan

Gizonezkoek domekan jokatuko dute Ipuruan eta emakumezkoek astelehenean Bartzelonan
SD Eibar-en talde nagusiak Burgos CF eta RCD Espanyolen aurka arituko dira asteburuan
2026/03/12 11:55
Ekhi Belar Errasti

Etxetik kanpo denboraldiko lehen garaipena lortu ondoren, sailkapenaren goiko postuetara begira itzuliko da Ipuruara gizonezkoen Bigarren Mailan jokatzen duen SD Eibar. Burgos CF izango du arerio domekan, 18:30ean, eta etxeko bolada onari jarraipena emanez gero, play-off postuekin amets egiten hasi daiteke Beñat San Josek zuzentzen duen taldea.

Emakumezkoen Lehen Mailako SD Eibar-ek, bere aldetik, bi asteko atsedena izan du selekzioen partiduengatik eta astelehenean itzuliko da lehiara Dani Jarque kirol-hirian, RCD Espanyolen aurka, 20:00etan. Ligako azken sei partiduak galdu dituzte eibartarrek, baina Bartzelonakoak ere ez daude momenturik onenean (bost partidu daramatzate irabazi gabe) eta aukera ona izango da garaipenaren bidera itzultzeko.

 

Andorrara bidaia

SD Eibar-ek gizonezkoen lehen taldeak hilaren 21ean, 16:15ean, Andorran jokatuko duen partidarako 200 sarrera jarri dituzte salgai, Orsaixan dendan, 19:00etan. Sarreren prezioa 20 eurokoa da eta hilaren 17ra arte erosi ahal izango dira.