SD Eibar-en talde nagusiek aurredenboraldiko partidak jokatuko dituzte asteburuan
Denboraldi berrirako prestatzen ari dira SD Eibar-en talde nagusiak eta, lan-saioak egiteaz gain, partidak ere dituzte tarteko. Hypermotion Ligan jokatuko duen gizonezkoen taldeak joan den larunbatean jokatu zuen aurredenboraldiko lehen neurketa, Laguardian, Deportivo Alavesen aurka. Neurketa bana amaitu zen eta Jokin Aranbarriren mutilek irudi ona laga zuten. Eibartarren gola Jon Bautistak lortu zuen eta Marianok jarri zuen berdinketa markagailuan.
Aste honetan, Eibarrek egunero entrenatuko du Areitioko kirol-hirian, 10:45ean, ateak irekita, eta larunbatean aurredenboraldiko bigarren partida jokatuko du, 19:00etan, Zamudion, Athletic Club-en kontra.
Lehen partida emakumezkoentzat
F Ligan jokatuko duen SD Eibar-en emakumezkoen taldeak, bestetik, aurredenboraldiko lehen partida jokatuko du igandean, 11:00etan, Areition. Taldea egunero ari da bertan entrenatzen, 10:45ean, eta ostegunean talde-dinamika bat egingo du. SCU Torreense izango da igandeko arerioa eta partida ateak itxita jokatuko da, 11:00etan.