SD Eibar-en webgunean dago eskuragarri Akziodunen Batzarraren dokumentazio guztia

SD Eibar-en webgunean dago eskuragarri Akziodunen Batzarraren dokumentazio guztia
2023/11/08 12:13
eta kitto!
Azaroaren 28an, 19:00etan hasita, Coliseo Antzokian egingo den SD Eibarko Akziodunen Batzarrari dagokion dokumentazio guztia eskuragarri dago jada Klubaren web korporatiboan. Gaurtik aurrera, Eibarreko akziodunek boto-txartela deskarga dezakete, botoa aldez aurretik emateko edo botoa eskuordetzeko. Batzarraren lehen deialdia astelehenean, hilaren 27an, egingo da, 19:00etan, baina litekeena da bilera martitzenean, hilaren 28an, egitea, ordu berean.