SD Eibar - Espanyol partidurako sarrerak salgai daude

Partidua zapatuan jokatuko da, 18:30ean
SD Eibar - Espanyol partidurako sarrerak salgai daude
2024/02/20 11:46
eta kitto!

Ipuruan datorren zapatu arratsaldean jokatuko den LaLiga Hypermotioneko bigarren eta hirugarren sailkatuen arteko partidua 18:30ean hasiko da. Klubak salgai jarri dituen sarrerak online zein aurrez aurre eros daitezke Orsaixanen, prezio hauen arabera: 20 euro, fondoak eta B zonetan; 25 euro, A zonetan; 30 euro, gune zentratuan; eta 10 euro, 13 urtetik beherakoentzat. Ipuruara joan ezin diren abonatuek eserlekua askatzeko aukera dute. Salduz gero, 10 euro itzuliko dira sarrera bakoitzeko. Liberazioa Klubaren webgunean egin daiteke, telefono bidez: 943201831 (ext 1). Gainera, salgai daude VIP sarrerak 90 €-ko prezioan. Bestalde, SD Eibar-ek 306 sarrera bidali dizkio Espanyoli.

Bestalde, SD Eibar-ek astebeteko entrenamenduak egingo ditu zapatuko partiduari begira. Gizonezkoen lehen taldearen lan-planean gaur atseden hartuko dute eta hurrengo egunetan honako ordutegiari jarraituko diote: bihar 11:00etan Ipuruan (ateak itxita); etzi ordu berean, baina Atxabalpen; eta etzidamu partiduaren aurreko azken entrenamendu-saioa Atxabalpen ere, baina arratsaldez, 16:00etan hasita (ateak itxita).