SD Eibar Fundazioak agur esan dio LaLiga Genuine denboraldiari

'Errespetua' multzoko 19. postuan amaitu du denboraldia, 12 punturekin
SD Eibar Fundazioak agur esan dio LaLiga Genuine denboraldiari
2025/06/11 11:29
eta kitto!

Aurreko asteburuan Lezaman jokatutako jardunaldiarekin amaitu zuen LaLiga Genuinen parte hartzen duen SD Eibar Fundazioko taldeak aurtengo denboraldia. Jokatutako hiru partidutik, eibartarrek bana berdindu zuten RCD Mallorcarekin eta beste bietan amore eman zuen Cadiz CF (3-0) eta Valencia CF-ren (4-0) aurrean. Emaitza horiekin, SD Eibar Errespetua multzoko 19. postuan amaitu du denboraldia, 12 punturekin.

LaLiga Fundazioak antolatzen duen txapelketaren zazpigarren edizioan talde armaginak Tarragonan, A Coruñan, Burgosen eta Bilbon jokatu izan du eta, Lezaman egindako azkenean, esaterako, 1.200 kirolaritik gora hartu zuten parte balioak eta esperientziak partekatzeko aukera ezinhobean.