SD Eibar Fundazioak asteburuan ekingo dio Genuine Ligari

Salouko Mediterranean Sports Hub-en jokatuko da lehen jardunaldia
SD Eibar Fundazioak asteburuan ekingo dio Genuine Ligari
2025/11/19 10:37
Ekhi Belar

LaLiga Genuine txapelketaren 2025/26 denboraldiari hasiera emango zaio asteburuan, Salouko Mediterranean Sports Hub-en. SD Eibar-ek hiru partidu jokatuko ditu: Real Betis-en aurka, azaroaren 22an, 12:00etan; Levante UD-ren kontra, egun berean, 17:30ean; eta RCD Mallorcaren aurka, 23an, 11:00etan.

Hau da eibartarren deialdia: Iván Urrutia (A), Xabi Mantecón (A), Markel Barrocal, Leire González, Naydem Aramburu, Iker Atienza, Aritz Morales, Íñigo Ugarteburu, Iker Muxika, Gorka Beitia, Asier Kyril Pereira, Guillermo Mauleon, Imanol Freiria, Víctor Lumbreras, Ander Arce eta Gorka Rementeria.

Tarragonako jardunaldiaren ondoren, beste bi jokatuko dira lehen fasean: urtarrilaren 31etik otsailaren 1era Cadizen, eta Gijonen martxoaren 7an eta 8an. Sailkatzen direnak Granadan eta Burgosen arituko dira, eta azken fasea Madrilen jokatuko da ekainaren 19tik 21era.