SD Eibar Las Palmasen aurkako partidua prestatzen hasi da
Joan den domekan, urriak 12, Castellóren aurka hutsean egin ondoren, SD Eibar hasi da datorren asteburuan UD Las Palmasen aurka jokatuko duen neurketa prestatzen. Oraingoan, Kanariar Uharteetara egin beharko du bidaia domekan, 21:00etan, Gran Canaria Estadioan jokatzeko.
Beñat San Joseren mutilek atzo entrenatu eta gaur jai eguna izan dute, eta bihartik aurrera egunero izango dituzte lan-saioak, 11:00etan, Areitioko kirol-hirian. Biharkoa kenduta, zapatura arteko entrenamenduak ateak itxita egingo dira.
400 sarrera
Las Palmasek 400 sarrera jarri ditu SD Eibarren eskura, 20 eurotan. Sarrerak bihar arte (urriak 15), 19:00etan, eskuratu ahal izango dira Orsaixan dendan, aurrez aurre ohiko ordutegian edo mezu elektronikoa idatziz socios@sdeibar.com helbidera.