SD Eibarko bi talde nagusiek asteburu bikaina izan dute, Ipuruan zein Andorran

Emakumeek Sevillari irabazi diote (3-0) eta gizonek Andorrari (0-2)
SD Eibarko bi talde nagusiek asteburu bikaina izan dute, Ipuruan zein Andorran
2024/04/15 11:55
eta kitto!

Bien artean bost gol sartu eta bakarra ere jaso gabe amaitu zen SD Eibarko talde nagusien azken jardunaldia. Zapatuan F Ligako taldeak 3-0 irabazi zion sailkapenean ondo kokatutako Sevillari, azken aldian taldeak bereganatu duen sendotasuna erakutsiz. Andrea Alvarezek sartu zituen bi gol, euretako bat ia zelai erditik sartuta, eta Miralles eibartarren atezainak Inma Gabarrok jaurtitako penaltia gelditu zuen.

Liga Hypermotioneko taldeari dagokionez, hor Jon Bautista izan zen protagonista nagusia, Andorran sartutako bi golekin. Gainera, taldeak ez zuen golik hartu eta une honetan sailkapeneko bigarren tokian dugu, Leganes liderrarengandik lau puntura.