SD Eibarko bost jokalarik euren selekzioen deia jaso dute
Pěčková, E. Pizarro, Monnecchi, Amani eta Astralaga izan dira konbokatuta haien selekzioengatik. Txekiarrak Nations Leaguearen B ligako bi partida jokatuko dituen bitartean, bere lau taldekideek lagunartekoak jokatuko dituzte.
Alena Pěčková jokalari armaginak Txekiar Errepublikarekin bidaiatuko du hurrengo FIFA geldiune honetan, Nations Leagueko joan-etorriko partiduak jokatzeko. Txekiar Errepublikako selekzioak Nations Leagueko B4 Ligan jokatzen du, Ukrania, Kroazia eta Albaniarekin batera. Pěčkovák bere selekzioarekin Kroaziaren eta Albaniaren aurkako partidak jokatuko ditu, otsailaren 21 eta 25ean hurrenez hurren.
Eunate Astralaga eta Margheritta Monnecchik deituak izan dira Espainia eta Italiako 23 urtez azpiko selekzioekin. Espainiako selekzioak Belgika eta Danimarkaren aurkako partiduak jokatuko ditu eta Italiak, berriz, Frantziaren aurkako joan-itzulia egingo du Parisen.
Esperanza Pizarro, ohiko moduan, Uruguaiko selekzio absolutuarekin deitua izan da. Uruguaiko selekzioak joan-etorriko lagunartekoak jokatuko ditu otsailaren 21ean eta 24ean, Paraguairen aurka.