SD Eibarko emakumezkoen azken partiduan 11 kamiseta banatuko dituzte

Champions postuetan dagoen Atletico de Madrid izango da asteburuko arerioa
SD Eibarko emakumezkoen azken partiduan 11 kamiseta banatuko dituzte
2025/05/07 11:53
eta kitto!

SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak Ipuruan jokatu beharreko denboraldiko azken partidua du asteburu honetan. Domekan jokatuko du Atlético de Madriden aurka, eguerdiko 12:00etan hasita. Madrildarrak sailkapeneko hirugarrenak dira, Champions postuetan, eta denboraldi bikaina amaitzeko helburuarekin datoz Eibarrera.

Sarreren prezioa 10 eurokoa izango da, 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Orsaixanen daude salgai ohiko ordutegian; horrez gain, 14. leihatilan ere eskuratu daitezke partiduaren egunean bertan, goizeko 11:00etatik aurrera. Bertatik sartu ahalko dira jarraitzaileak gradara. 

Partiduaren amaieran, denboraldi borobila guztiz borobiltzeko eta jarraitzaileekin ospatzeko, zelaian partidua amaitzen duten hamaika jokalariek sinatutako hamaika kamiseta oparituko dituzte gradan dauden jarraitzaileen artean.