SD Eibarko emakumezkoen lehen taldea F Ligara bueltan izango da asteburuan

Kanarietan Costa Adeje Teneriferen aurka domeka eguerdian jokatuko dute
SD Eibarko emakumezkoen lehen taldea F Ligara bueltan izango da asteburuan
2024/06/05 10:45
eta kitto!

Hiru asteburu jokatu barik egon eta gero, Yerai Martinen taldeak hiru entrenamendu izango ditu Teneriferen aurka ligako denboraldi honetako azken aurreko partidua jokatu aurretik. Kanarietan Costa Adeje Teneriferen aurka domeka eguerdian jokatuko dute, 12:00etatik aurrera eta, lehen bi entrenamendu-saioak hemen izango badira ere, hirugarrena, zapatukoa, Tenerifen bertan egingo dute. Hemengo biak Unben osatuko dituzte (gaur 11:45ean hasita, eta bihar ordubete lehenago, 10:45ean). Barixakuan atseden eguna izango dute.